XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gizakiak izarretan du jatorria. Izarrak eta planetak duela 20.000 milioi urte gutxi gora-behera hasi ziren formatzen. Izar kontaezinak eratu ziren Eguzkia eta Lurra sortu aurretik: beste asko gaur bertan ikus daitezke ortzian formazio-periodoan.

Lick Obserbatorioko 3 m-ko diametrodun teleskopioz hartutako argazki honek Sugearen Nebulosa deitutako eskualdea erakusten du, gure Galaxian. Eskualde hau eratzen ari diren izarrez aberatsa da. Argazkian sakabanaturik ikusten diren eskualde txiki ilunak materia trinkodun hodeiak dira, izar kondentsatzeko prozesuan.

Nebulosa txit eder honetako eskualde distiratsuak hidrogeno-hodei leunagoak dira eta nebulosa osatzen duten izar gori eta gazte askoren baitatik xurgatutako izpi ultramoreei zor diete beren argitasuna.

Duela 4.600 milioi urte Galaxiako gasen eta hautsaren baitatik kondentsaturiko bezalako hodei bateraino jarrai ditzake gizakiak bere jatorriak. Zientzilariek egin duten Genesiaren historiaren berreraikuntzaren arabera, Lurraren azaleran aurkitzen den harri-garau bakoitzak, ur-molekula bakoitzak eta izaki bizidun bakoitzak sortzaile duten hodei horren baitan dute sorrera.